XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) neurri handi batean, bai Estatuan eta baita arlo horretan aginpideak dituzten autonomi elkarteetan ere, eta horrek, zalantzarik gabe, hobekuntza garrantzitsuak ekarri ditu.

Bestetik, eraberritze sakona burutu da Merkataritza Zuzenbidean orokorrean eta Elkarteen Zuzenbidean bereziki, EEEko arteztarauekin egokitzeko.

EEE ezinbesteko erreferentzia da koperatiba-elkarteak teknikoki eta gaurkotasunez arautu ahal izateko.

Bukatzeko, gure koperatiba-zaletasuna, bere barne-bilakaerari nahiz gero eta gehiago lehiatu eta eskatzen duen merkatuaren eskariei behar bezala aurre egin ahal izateko, etengabe aberastu da.

Hori guzti hori kontuan izan eta tajuz bildu beharko du hogeita batgarren mendearen atarian koperatiba-elkarteak arautu eta haien garapena bultzatu nahi duen arauak, Legebiltzarrak berak 1992ko ekainaren 9an izandako bileran gomendatu zuenez.

Lege honen bidez, beraz, euskal koperatiben inguruko lege-esparruan gaur egun dauden hutsuneak bete eta, era berean, araudi berria Europako Ekonomi Elkarteko arteztarauetara hurbildu nahi da, Estatuko Zuzenbidean eta Zuzenbide Konparatuan azken urteetan garatu diren aurrerakuntza eta lege-baliabideak jasota.

1993. urtean Europako Ekonomi Elkartean betebetean sartzeak are gehiago indartuko du, beharrezkoa izanez gero, legeen egokitzapen hau, (...)